2026ko aza. 24 · Ikerketa
CSICen txostena eskuragarri dago: San Inazioren gainean, erreferentziako hirien maximoa baino lau aldiz berun gehiago erortzen da
Pirinioetako Ekologia Institutuak (IPE-CSIC) 56 egunez neurtu zuen airetik erortzen dena Bilboko lau puntutan. Deustuko Erriberan eta San Inazion, 17 aztarna-elementuk gainditzen dute erreferentziako hirien maximoa; erdialdean, aldi berean neurtuta, balioak ohikoak dira. Ikerketa esploratzailea da, eta ez dizkio metalak iturri jakin bati egozten.
Prentsan: El Correo, 2026/11/26, «El CSIC alerta de elevados niveles de metales pesados y otros químicos».
Zabaldu